Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2022ko martxoak 7

Urtxintxa Haur Eskolan 2022-2023 ikasturterako aurrez izena emateko epea

Foto noticia

Martxoaren 1etik 15era egin ahalko da 2022-2023 ikasturteko izen-ematea Berriozarko Urtxintxa Haur Eskolan.

Izen-ematea bi modutara egin ahalko da: aurrez aurre edo erregistro elektronikoa erabiliz.

Aurrez aurreko izen-ematea Berriozarko Udalaren lehenengo solairuan egingo da, eta aurretik hitzordua eskatu beharko da, otsailaren 14tik 25era, 948 012 012 telefonora deituta.

Esan bezala, erregistro elektronikoaren bidez ere egin ahal izango da,  Cl@ve sistema, NAN digitala edo ziurtagiri digital erabiliz. Kasu honetan, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua eskatzea.

Informazio orokorra, aurkeztu beharreko agirien zerrenda eta eskabide-orria Berriozarko Udaletxean eskuratu ahalko dira otsailaren 24 eta 25ean, 10:00etatik 12:00etara; baita esteka hauetan ere:

Zalantzak argitzeko, helbide elektroniko honetara idatzi: eimurtxintxa@berriozar.es

Datak:

  • Aurreinskripzioa: Martxoaren 1etik 15era
  • Behin-Behineko zerrenda: Maiatzaren 9an
  • Erreklamazioak: Maiatzaren 9tik 13ra
  • Behin betiko zerrenda: Maiatzaren 23an
  • Matrikula: Maiatzaren 23tik 27ra
Volver arriba