Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko martxoak 12

Urtxintxa Haur Eskolan 2023-2024 ikasturterako aurrez izena emateko epea

Foto noticia

Martxoaren 6tik 17ra egin ahalko da 2023-2024 ikasturteko izen-ematea Berriozarko Urtxintxa Haur Eskolan.

Izen-ematea bi modutara egin ahalko da: aurrez aurre edo erregistro elektronikoa erabiliz.

Aurrez aurreko izen-ematea Berriozarko Udalaren lehenengo solairuan egingo da, eta aurretik hitzordua eskatu beharko da, otsailaren 27tik martxoaren 10era, 948 012 012 telefonora deituta.

Esan bezala, erregistro elektronikoaren bidez ere egin ahal izango da,  Cl@ve sistema, NAN digitala edo ziurtagiri digital erabiliz. Kasu honetan, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua eskatzea edo webgunearen bidez (Klikatu hemen).

Informazio orokorra eta aurkeztu beharreko dokumentazioa laster eskuragarri egongo dira orrialde honetan.

*Eranskinak sinatuta aurkeztu beharko dira. Ziurtagiri digitalarekin egiten bada, ekipoan gorde beharko da.

Zalantzak argitzeko, helbide elektroniko honetara idatzi: eimurtxintxa@berriozar.es

Datak:

  • Aurreinskripzioa: Martxoaren 6tik 17ra
  • Behin-Behineko zerrenda: Maiatzaren 9an
  • Erreklamazioak: Maiatzaren 9tik 12ra
  • Behin betiko zerrenda: Maiatzaren 18an
  • Matrikula: Maiatzaren 18tik 25era. (Hitzordua maiatzaren 15etik 22ra eskatzeko 948012012 edo web orriaren bidez).
Volver arriba