Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko ekainak 2

Urtxintxa Haur Eskolan 2024-25 ikasturteko onarpen-prozesuaren egutegia

Onartutakoen eta ez-onartutakoen behin betiko zerrenda eta matrikulazioarako informazioa argitaratu da.

Foto noticia

Matrikulak egiteko epea ekainaren 6tik 12ra izango da, eta modu TELEMATIKOAN egingo dira, Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Aurkezpenerako beharrezkoa izango da Cl@ve sistema, NAN digitala edo ziurtagiri digitala izatea.

Izapidetzeko aurrez aurreko laguntza: izapidetze horretarako laguntza behar izanez gero, hitzordua eskatu beharko da hemen edo 948012012 telefonoan. Berriozarko udaletxean artatuko da (Zerbitzu Soziokulturalak, lehenengo solairua). Ezinbestekoa izango da dokumentazio guztiarekin bertaratzea.

Matrikulak egiteko jarraibideak..

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Inskripzio-inprimakia behar bezala beteta (modu digitalean, edo letra larriz eta argiz).
  • Matrikulazio-kuota ordaindu izanaren egiaztagiria. Haurraren izen-abizenak agertu behar dira.
  • Haurra inskribatuta dagoen Gizarte Segurantzako kartilla edo txartela.
  • Amaren eta aitaren edo legezko ordezkarien 2023ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena. Halakorik ezean, justifikazioa edo zinpeko aitorpena, hura egiteko betebeharrik ez dagoela egiaztatzen duena (dokumentua hemen deskargatu).
  • Ordainagiriak helbideratuko diren banku-erakundearen kontu-zenbakia, titularra eta zenbakia berariaz adierazita.
  • Hala badagokio, haurra behar bezala artatzeko behar den osasun-informazioa.
  • Hala badagokio, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izandako jaiotzagatiko familia-unitatea osatzen duten pertsonen kopuruaren aldaketaren egiaztagiriak.

Onartutakoen eta ez-onartutakoen behin behineko zerrenda:

Gaztelaniako behin-behineko zerrenda.

Euskarazko behin-behineko zerrenda.

Erreklamazioak edo uko egiteak egiteko epea:

  • Erreklamazioak edo uko egiteko epea maiatzaren 29tik ekainaren 3ra, biak barne izango da.
  • Erreklamazioak eta uko egiteak erregistro elektroniko bidez edo aurrez aurre egingo dira, Baremazio Batzordeari zuzendutako eskabide baten bidez.

Onartuen behin betiko zerrendak:

Behin betiko gaztelaniako zerrenda.

Behin betiko euskarazko zerrenda.

Kontsultak helbide honetara zuzendu beharko dira: eimurtxintxa@berriozar.es

Volver arriba