2024ko otsailak 14
Urtxintxa Haur Eskolan ate irekien jardunaldia

Urtxintxa Udal Haur Eskolak Ate Irekien Jardunaldia antolatu du 2024ko otsailaren 27an, 17:00etan, haur eskolan bertan.
Ate Irekiak Berriozarko Udal Haur Eskolan 2024-2025 ikasturterako aurreinskripzioa egingo duten familiei eta orain eskolan daudenei zuzenduta dago.
Helburua eskola, proiektu pedagogikoa eta Berriozarko Udal Haur Eskolako hezkuntza-taldea ezagutaraztea da.
Zuen zain gaude!