Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko otsailak 16

Urtxintxa Haur Eskolan ate irekien jardunaldia

Foto noticia

Urtxintxa Udal Haur Eskolak Ate Irekien Jardunaldia antolatu du 2023ko otsailaren 27an, 17:00etan, haur eskolan bertan.

Ate Irekiak Berriozarko Udal Haur Eskolan 2023-2024 ikasturterako aurreinskripzioa egingo duten familiei eta orain eskolan daudenei zuzenduta dago.

Helburua eskola, proiektu pedagogikoa eta Berriozarko Udal Haur Eskolako hezkuntza-taldea ezagutaraztea da.

Zuen zain gaude!

Volver arriba