Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko maiatzak 7

Berriozarko X Argazki Rally-a

Maiatzaren 16an Berriozarko Argazki Rallya eginen da.

Foto noticia

Maiatzaren 16an Berriozarko Argazki Rallya eginen da.

Ekintza Berriozarko Udalak antolatu du Bergazki Elkartearen eta Labarga Elkartearen laguntzarekin.

9:00etatik 9:30era eman daiteke izena, Labarga elkartearen lokalean (Donamaria kalea 3). Izen-emate tasak jarraian zehazten dira:

Izen ematea Laguntzaileentzako hamaiketakoa
Helduak: 12€ Helduak: 10€
Haurrak: 5€ Haurrak: 5€

Urtero bezala, 5 proba egingo dira 13:30ak baino lehen, eta 11:00etan ohiko hamaiketakoa egingo da.

Aurten, proba bakoitzeko argazki onenari saria emango zaio eskudirutan.

Etorri eta gozatu!

Volver arriba