2022ko urtarrilak 27
Zaintza eta mendekotasuna: Gaitasun profesionalak egiaztatzeko prozesuari buruzko informazio-hitzaldia

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Berriozarko Udalaren laguntzarekin, informazio-hitzaldi bat programatu du ostegunean, otsailak 3, 12:00etatik 13:30era Berriozarko adinekoentzako udal zentroan.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko langile batek emango du solasaldia, eta honako hauentzat zuzendua dago:
- Adinekoen zaintza-lanak egiten dituzten eta lan hori lanbide bihurtu nahi duten pertsonentzat.
- Familiako pertsona baten zaintza-lanak egingo dituen pertsona bat kontratatu behar duten eta haren gaitasunak eta konpetentziak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat.
Gai horien berri emateko Berriozarren egingo dugun hitzaldira gonbidatu nahi zaitugu.