Zirkulazio-zergaren eta kontribuzioaren ordainketa geroratzeko aukera.
Martxoaren 31n zabaldu zen Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko 2020ko zergaren borondatezko ordainketa egiteko epea (zirkulazio-zerga).
EPEA: Borondatezko ordainketa egiteko azken eguna: 2020ko ekainaren 30a.
ORDAINTZEKO TOKIAK: – LA CAIXA – RURAL KUTXA – www.berriozar.eus
Bestalde, kontribuzioaren lehen seihilekoa ordaintzeko borondatezko epea uztailaren 1ean hasiko da eta abuztuaren 31n bukatu. Bigarren seihilekoa, aldiz, azaroaren 1etik abenduaren 31ra ordaindu ahalko da.
Bi zerga horien ordainketa geroratzeko eska daiteke.
Koronabirusak (COVID-19) sortutako osasun-krisiaren inpaktuari erantzuteko premiazko neurriak onartu zituen apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legeak ezarritakoa jarraituz, berriozartarrei honakoa jakinarazten zaie:
Geroratze hau berezia denez, ez da berme gehigarririk aurkeztu beharko eta ez du berandutze interesik sortuko.
Eskatzeko baldintzak:
Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen dokumentuak aurkeztea, non behar bezala justifikatuko diren geroratzea eskatzeko arrazoiak.
Geroratzea onartzean, eskatzaileak zerga betebeharrak egunean izatea.
Geroratzeko eskaera aurkezteko epea: zerga bakoitzaren borondatezko ordainketa egiteko epea bukatu baino lehen.
Ziurtagiri digitala izanez gero, eskaera erregistro elektronikoan aurkeztuko da. Horrela ez bada, berriozar@berriozar.es helbide elektronikora bidali beharko dira goian aipatutako agiriak (behar bezala sinatuta) eta nortasun agiriaren fotokopia.
Argibideak: rarmendariz@berriozar.es (zirkulazio-zerga) eta mcramos@berriozar.es (kontribuzioa).