Programación prefiestas 2018
Heme_2018
Abuztuaren 29an hasiko diren herriko jaiak hurbiltzen ari dira eta, girotzen hasteko, Berriozarko Udalak jaien aurreko egitaraua prestatu du, kultur eta kirol jarduerek osatua.
Botxa-txapelketa, kaleko antzerkia eta musika, erakusketak, peñen proposamenak eta kirol jarduerak dira herritarrei Udalak eta herriko elkartek eskainitakoak.
ERAKUSKETAK
Abuztuaren 16tik 28ra Jaietako Kartel Lehiaketan eta “Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera” Argazki Lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai egonen dira Kiroldegian.
LANTEGIAK
Abuztuaren 21ean indarkeria matxistaren aurkako txapa sortzeko aukera eskainiko du Euskal Herria plazan 19:00etan hasiko den lantegiak.
Abuztuaren 20an, astelehena, eta 22, asteazkena, Autodefensa Feminista tailerra eginen da Gaztegunean.
BERTSOLARITZA
Abuztuaren 22an, asteazkena, 20:00etan, Euskal Herria plazan Bertso-Jaialdia: Maialen Lujanbio, Aimar Karrika, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza bertsolariak eta Amaia Agirre gai-jartzailea.
MUSIKA
Euskal Herria plazan “The Corleone´s band” taldeak kontzertua emanen du ostegun 23an, 20:00etan.
KALEKO ANTZERKIA
Beste herri batzuekin batera antolatzen den egitarau mankomunatuak kaleko bi antzerki ikuskizun ekarriko dizkigu: abuztuaren 24an, ostirala, “Mr Stromboli” ikuskizuna Eguzki plazan 20:00etan eta hilak 28, asteartea, TRESPERTEren “Oopart” ikuskizuna Eguzki plazan, 20:00etan.
DANTZAK
Astelehen 27an dantza ikuskizuna: “Iruñerria dantza bira” eskainiko du Barañaingo HARIZDI dantza taldeak, Eguzki plazan, 19:30ean hasita. Jarraian, 20:15ean, “KARRIKADANTZA” herri-dantzen emanaldia antolatu da, parte hartu nahi duten guztiei irekita. Musika zuzenean joko dute.
PEÑEN EGUNA
Peñen Eguna larunbat 25ean antolatu da aurten. Hasiera Euskal Herria plazan izanen da, jarraian, musikak lagunduta, Ilargi parkera abiatuko dira: herri bazkaria, dantzaldia, errugbi erakustaldia, peñen arteko txapelketaren finalaurrekoak, afaria…