Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

1. OHITURAK – 1 MAIORDOMOEN DANTZA

Folklorea, festak eta erromeriak

Usadioko “maiordomoen dantza” oso ohitura zaharra da, duela urte batzuk berreskuratu zena. Maiordomoak herriko neska-mutilen artean aukeratzen ziren San Pedro egunean eta festak antolatzeaz arduratzen ziren. Festetan mezaren buru ziren eta lehenbiziko dantza dantzatzen zuten. Hau bukatuta, bertaratutakoei edaria eta janaria ematen zitzaien.

Gaur egun, abuztuko festetan, maiordomoak festetako osteguneko mezaren buru izaten dira. Meza bukatuta, lehen dantzaldia egiten dute (fandangoa eta arin-arin) eta gero otamena zerbitzatzen da. Abenduaren 26an, Done Eztebe egunean, maiordomoek ekitaldi berak egiten dituzte, baina orduan bertartatutakoei torradak ematen zaizkie.

Volver arriba