Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

1. OHITURAK – 2 BOTXAK

Folklorea, festak eta erromeriak

1936. urteko gerraren ondoren, gure herrietako ohitura eta herri joko asko atzenduz joan ziren, gehienbat haiek praktikatzea debekatuta zegoelako.

Berriozarkoen artean oso errotuta zegoen BOTXAK izeneko jokoa. Joko honetan urteko jaiegunetan aritzen ziren, meza eta arrosarioaren ondoren. Eliz atarian jokatzen zen.

Egun, gazte talde baten interesari esker, gaztetan horretan aritzen zen adinekoren batek lagunduta, Berirozarko ohitura hori berreskuratu da. Abuztuan lehiaketa bat jokatzen da eta finala festetako egun handian egiten da.

Volver arriba