Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2. Berriozarko Liburutegi Publikoa

Kultura

Liburutegia Nafarroako Gobernuaren Liburutegi-Sarean dago eta Berriozarko Udalarekin lankidetza-hitzarmena dauka.

Eraikina 2003. urtean inauguratu zen, 845 metro koadroko azalera dauka, solairu bakarrean. Hainbat dira zerbitzua emateko guneak: argibideak eta mailegua, hemeroteka, ikus-entzunezkoak, ikasteko aretoa, bilerak edo talde-lanak egiteko gela txikia, haurren liburutegia eta biltegiak.

Bestalde, 6 ordenagailu erabil daitezke (4 helduek eta 2 haurrek), interneteko konexioa dutenak. Eraikina doako WIFI-gunea da.

Liburutegiak, liburu eta ikusentzunezkoen mailegu eta kontsulta zerbitzuez gain, hainbat jarduera antolatzen ditu: ipuinkontalarien emanaldiak, irakurketa gidak, liburuen aurkezpenak, solasaldiak egileekin eta abar. Bestalde, bertan irakurle kluba biltzen da hileko lehenengo astearteetan, jaieguna ez bada, 19:30ean. Bertan, aurretik banatutako liburuari buruz solas egiten dute.

Nafarroako Gobernuak kontratatutako liburuzainek kudeatzen dute Berriozarko Liburutegia.

ORDUAK:

ASTELEHENETIK OSTIRALERA

  • Neguan: 14:00etatik 20:00etara (irailaren 15etik ekainaren 14ra)
  • Udan: 8:30etik 14:30era (ekainaren 15etik irailaren 14ra)

Liburutegia itxita egoten da:

  • Herriko jaian: abenduak 26 (Done Eztebe eguna).
  • Jai egunetan: urtarrilak 1 eta 6, martxoak 19, Aste Santua, maiatzak 1, uztailak 25, abuztuak 15, urriak 12, azaroak 1 eta abenduak 3, 6, 8 eta 25.
  • Sanferminak: uztailak 7. Gainerako jaiegunetan ordu gutxiago zabalik.
  • Abenduaren 24 eta 31n, baita urtarrilaren 5ean ere, goizez zabaltzen ditu ateak: 8:30etik 14:30era.

Helbidea: Euskal Herria plaza 5, 31013 Berriozar (NAFARROA)

Telefonoa: 948 30 17 65

E-Posta: biblibrr@cfnavarra.es

Web orria: http://www.bibliotecaspublicas.es/berriozar/informacion.htm

Volver arriba