2012KO JAIETAKO ARGAZKI-LEHIAKETA
Heme_2012
Urriaren 4an erabaki ziren 2012ko Jaietako Argazki-Lehiaketako sariak.

“Dentro del Kiliki / Kilikiaren barnean” Nuria Diaz. Jaietako Argazki-Lehiaketako 1. saria.
Kultura koordinakundekideak izan dira Argazki Lehiaketako epaimahaikideak. Haien erabakia izan da lehen sari bat (250 eurokoa) eta lau akzesit (60na eurokoak) ematea:
- 1. saria: Nuria Díaz Sampolen “Dentro del Kiliki / Kilikiaren barnean”
- Akzesita: Oier García Maquirriainen “Lau buru / Cuatro cabezas”
- Akzesita: Elena Irigoy Sarratearen “Fiestas del confeti / Konfeti-jaia”
- Akzesita: Isidoro Arbizu Aranaren “Un instante en botxas / Une bat botxetan”
- Akzesita: Laura Hualde Larraiozen “Siguió bailando / Dantzan jarraitu zuen”
Erabakia hartzeko, hainbat irizpide kontuan hartuta aztertu ziren lanak: kalitate teknikoa, gaia, lanketa, konposizioa, e.a.
Urriaren 8tik 20ra erakutsiko dira Kulturgunean aurtengo lehiaketan aurkeztutako argazki guztiak. Erakusketaretoa zabalik egonen da astelehentik ostiralera 17etatik 21etara eta larunbatetan 17etatik 19etara.
Eskerrik asko Berriozarko Jaietako Argazki-Lehiaketan parte hartu duten pertsona guztiei.