Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2014ko inauteriak

Heme_2014

Hurrengo asteburuan Berriozarko inauteriak ospatuko ditugu. Otsailaren 28an, ostirala, haurrentzako antzerkia izanen da Irriki Pirriki taldearen eskutik Eguzki Plazan, Ludotekaren ondoan, 17:00etan hasita. Egun horretan bertan Txolin, inauteriak02Artikako alkate eta frantsesen kontrako matxinoa, abiatuko da bere segizioarekin Berriozarko Auzo Zaharretik Artikara 19:30etik aurrera.

Martxoaren 1ean, larunbatean, haur jolasak izanen dira herriko hainbat plazatan Berriozarko Lurrikara animazio taldearen eskutik, 11:00etan Emaileen plazan hasita.

Arratsaldean, inauterietako kalejira Eguzki plazan hasiko da 18:00etan. Txolinek eta bere segizioak parte hartuko dute, txatxo, gabatxo eta abarrekin. 20:00etan zezensuzkoa izanen da Eguzki plazan. Mozorratu eta parte hartu!!!

EGITARAUA

Volver arriba