2015eko Abesbatza Zikloa
Heme_2015
Martxoan Abesbatzen Zikloaz gozatzeko aukera izanen da Berriozarren. Martxoaren 14an Galar Zendeako Abesbatzak zabalduko du zikloa, hilaren 21ean Getxoko Eskuz Esku Abesbatzaren txanda izanen da eta larunbat 28an Berriozarko Elkarrekin Abesbatzak itxiko du. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 7etan hasiko dira Entzunaretoan. Sarrerak 2 eurotan eskuratu ahalko dira txarteldegian ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenagotik.