Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2015eko Ingurumen-Astea

Heme_2015

quinto contenedorBerriozarko Udaleko Ingurumen Arloak, Mendizaleak herriko elkartearekin batera, ingurumenaren iraurkortasunari buruzko hainbat jarduera antolatu ditu.

Ingurumenari buruzko astea azaroaren 10ean hasiko da. Astearte horretan Iruñerriko Mankomunitateko teknikariek Berriozarren bosgarren edukiontzia nola jarriko den azalduko dute, 19:30ean Kulturgunean. Bosgarren edukiontzia abenduan jarriko da Berriozarren eta garrantzitsua da auzokideak proiektu horretan parte hartzera animatzea.

Azaroaren 12an, osteguna, Ezkaba mendiari buruzko solasaldi-eztabaida eginen da 19:30ean Kulturgunean: “Ezkaba mendia: oraingo egoera eta erabilerari eta garbiketari begirako ekimenak.” Udal teknikariak eta herriko elkarteetako kideak bertaratuko dira eta gure mendiaren kontserbazio, mantentze-lan eta erabilerei buruz mintzatuko dira.

Azaroaren 15ean, igandea, Mendizaleak elkarteak antolatutako txangoak itxiko du ingurumenaren iraunkortasunari buruzko astea. Talde mendizalea goizeko 9etan aterako da Eguzki plazatik Etxarri Aranantzeko Baiza mendira (1.181 metro) igotzeko.

Kartela ikusi

Volver arriba