Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2016/17 udal ikastaroen dirulaguntza-deialdia

Heme_2016

Hezkuntza, kultura, kirol, gizarte, berdintasun eta gazteria arloek Berriozarren antolatutako jardueretan parte hartzeko dirulaguntzen 2016. urteko (2016/17 ikasturtea) ordenantza arautzailea argitaratu dute. Berriozarko Udalak eta Berrikilan enpresa publikoak 2016/17 udal ikastaroak diruz laguntzeko deialdia da.

Eskabidea aurkezteko epea zabalik dago urriaren 14a arte Berriozarko Udaletxean.

Baldintzak:

*  Berriozarren erroldatuta egotea.

*  2015eko Errenta Aitorpenaren kopia aurkeztea.

*  Eskabide-orria betetzea.

*  Deialdiak ezarritako jardueretan izena emanda egotea eta zorrik ez izatea Berriozarko Udalarekin edo/eta Berrikilanekin.

Araudia ikusi.

Volver arriba