2016ko inauteriak: Otsailaren 5etik 9ra
Heme_2016
Aste honetan hainbat jarduera antolatu dira inauterien karira, ohi bezala, Txolin petsonaia ardatz hartuta.
Ostiral 5ean haur ikuskizuna eskainiko da 17:00etan Ludotekan. 18:30ean Musika Eskolako ikasleekin musika ibilbidea izanen da Eguzki Plaza hasita. 19:30ean inauterien segizioa Alde Zaharretik Artikara joanen da.
Larunbatean 11:30ean Inauteriko haur jaialdia izango da Gaztegunean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Txolinen desfilea eginen da Berriozarko karriketatik, Eguzki plaza hasiera eta bukaera lekua izanen delarik. Reylle kontearen panpina erre eta gero mozorroen kalejira-poteoa irtengo da Eguzki Plazatik musikariek lagundurik eta 21:15ean zezensuzkoa aterako da Eguzki Plazan.