2016ko Jaietako argazki lehiaketa
Heme_2016
2016ko Berriozarko Jaietako Argazki Lehiaketaren epaimahaiak, Iñaki Bergara argazkilariak ateratako “Txupinazo, alaia-Chupinazo feliz” izeneko argazkiari lehen saria ematea erabaki du.
Erabakiaren oinarria, argazkiak festen hasierako unea jasotzen duela da, pertsona mordo batekin hauek noiz hasiko zain. Argazkiaren enkoadraketak txupinazoa botatzen ari diren pertsonak zein plazan dauden guztiak, beren pankarta, bandera eta ikur desberdinez biltzea ahalbidetu du, indar eta kolorez beteriko argazkia eskainiz. Sariaren zenbatekoa 250€koa da
Honakoak izan dira 60 euroko beste lau sariak:”Y tú, ¿Qué miras?-Eta zu, zeri begira zaude? ” Idoia Santamaría Garcíarena , “Ritmo de fiesta-Festetako erritmoa” Iñaki Vergararena, “Un merecido descanso-Merezitako atsedenaldia ” Ainhoa Jiménez Landarena eta “El día de una mirada atrás -Atzera begiratzeko eguna ” Stefan de Goñi Sorbeterena.
Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Kulturgunean daude ikusgai urriaren 14a arte. Ikusteko ordutegia, astelehenetik ostiralera 17etatik 21etara eta larunbatetan 17etatik 19etara izanen da.