2016ko jaietako kartela
Heme_2016
2016ko Jaietako Kartel Lehiaketaren emaitza erabaki du epaimahaiak. Aurtengo irabazlea Kike Balanzategui izan da “Ohitura” izeneko lanarekin. Kartelak neska-mutil nagusien jantziak erakusten ditu, kolore gorri eta beltzezko konposizioan. 600 euroko saria jasoko du.
Herriko lehen saria Paula Medinak eskuratu du, “Diálogo de mayordomos” kartela aurkeztuta, eta 300 euro jasoko ditu. (Kartela ikusi).
Haurren kategorian Lucia Juez-Sarmientoren “Carreras bajo el fuego” kartelak irabazi du. (Kartela ikusi).