26 de diciembre: San Esteban
Heme_2017
Abenduaren 26an, asteartea, Done Eztebe Eguna ospatuko dugu Berriozarren. Goizeko ekitaldiak Alde Zaharrean eginen dira. 12etako mezaren ondoren, neska-mutil nagusien dantzaldia ikusi ahalko da, baita Txori Zuri eta Hulargi dantza taldeen emanaldia ere. Neska-mutil nagusiek otamena banatuko dute, ohiko torradak barne.
Arratsaldean Doinua Musika Bandak kontzertua eskainiko du Berriozarko Mendialdea Eskolako Areto Nagusian. Kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrerak 18:00etatik aurrera erosi ahalko dira 5 euroren truke.