Informazio instituzionala, hautetsiak eta udal langileak
-
Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrak xedatutakoa betetzeko, 2018ko maiatzaren 25ean Berriozarko Udalaren Tratamenduaren Jardueren Erregistroa argitaratu da. Halaber, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren 31. artikuluak xedatutakoa aplikatu nahi da.
Aipatutako lege organiko horretaz gain, erregistroa argitaratu da Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 6-bis artikuluak xedatutakoa jarraituz (artikulu hori Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren hamaikagarren azken xedapenak aldatu zuen).
JARDUEREN ERREGISTROA
-
- Gobernu organoak eta haien eginkizunak.
- Organo deszentralizatuak, udal-sozietateak, eginkizunak eta haien webetan sartzeko estekak.
- Udal-sozietate guztietako lanpostuen zerrenda, konfiantzazko postuak barne.
- Udalaren plan estrategikoa edo Agenda 21.
- Urteko eta hainbat urtetarako planak nahiz programak, jarduerak eta helburuak barne (19/2013 Legea)
- Udalari atxikitako ibilgailu ofizialak.
- Udal higiezinen, ondasunen eta eskubideen inbentarioa (gaztelaniaz)
- Lege-aholkularitzarako eta kontu-hartzailetzarako organoen barne-txostenak 2015. urtea (gaztelaniaz) ; 2016. urtea (gaztelaniaz).
-
- Alkatearen eta zinegotzien biografia-datuak, helbide elektronikoa barne
- Goi-karguen jarduera-interesen eta ondasunen erregistroa (19/2013 Legea)
- Udaleko lanpostuen zerrenda
- Udaleko konfiantza-postuak, haietako bakoitzari dagozkion ordainsarien zenbatekoa barne
- Udal organigrama, organo nahiz eginkizun guztien arduradunak nor diren barne (19/2013 Legea)
- Udalak parte hartzen duen entitateetako goi-karguen eta arduradun nagusien ordainsariak
- Goi-karguek jasotako kalte-ordainak, karguak uztean