JAI OSASUNGARRIAK BULTZATZEKO ARGAZKI LEHIAKETA.
Heme_2012
Lehiaketak xedea du jairik osasungarrienei argazkiak ateratzea. 11 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete (azken eguna: 2013ko urtarrilaren 18a).
Antolatzaileak: Berriozarko Udalaren Gazteria Batzordea eta Ohitura Osasungarriak Bultzatzeko Komunitate Proiektua.
Parte-hartzaileak: Berriozarren erroldatuak eta Berriozarko DBHIko ikasleak (11 eta 30 urte artekoak).
Gaia: Ohitura osasungarriak eta iraunkortasuna bultzatzea. Aintzat hartuko da ohitura osasungarriak bultzatzea arlo hauetan: elikadura, ariketa fisikoa, substantzia kaltegarriak ez kontsumitzea (alkohola, tabakoa edo beste batzuk), bide segurtasuna, sexualitatea, berdintasuna eta ingurumena.
Edukia. Argazkiek izenburua izanen dute, eta zuri-beltzekoak edo koloretakoak izanen dira. Irudien diseinurako programa batez (PhotShop…) landuak aurkeztu ahal izanen dira. Formatu digitalean eta “folio” neurriko paperean emanen dira.
Aurkezteko epea: 2013ko urtarrilaren 7tik 18ra.
Aurkezteko tokia (2 aukera).
- Udaleko Auzo-Bulegoa, 8:30etik 13:30era.
-
juventud@berriozar.es helbide elektronikoa.
Sariak.
Ez da inolaz ere dirurik emanen eskudirutan. Kirola egiteko edo eskolarako materiala izanen da. Argazkia / Irudi diseinua “Osasuna eta ongizatea, Eguberrietan eta urte amaieran” (150 €; 25 € sari bakoitzeko): 4 sari, Berriozarko DBHIko 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleentzat; eta 2 sari, Berriozarko DBHIkoak ez diren gazteentzat.
Argibideak:
