GKE ETA ELKARTEEN TOPAKETA: GARAPEN-LANKIDETZA PROIEKTUAK. BERRIOZAR 2012
Heme_2012
Ametsa egitasmo bilakatu. Egitasmo batek askoren ametsak bete ditzake. Informatu, parte hartu eta askoren ametsak gauzatu.
Berriozarko Udalak jakin badaki, bidegabekeriak gutxitzeko eta Milurteko Garapen Helburuak betetzeko, beharrezkoa dela elkartasun eraginkorra sustatzea giza garapen txikiko herrialdeekin, baita neurri zehatzak hartzea ere, pobrezia eta bazterkeria deuseztatzeko.
Zero Pobrezia Kanpainaren barnean, Berriozarko Udalak konpromisoa hartu zuen, aho batez, Nazio Batuen zerrendako herrialde gutxien aurreratuetan garapenaren aldeko lankidetza eta hezkuntza politikak sendotzeko eta indartzeko.
Berriozarko Udalak, urtero, Garapen-Lankidetza proiektuak diruz laguntzeko kontu-sail orrokorra gordetzen du. Toki entitate honen ohiko aurrekontuaren %1a. Kopuru osoaren %65 erabiltzen da Garapen-Lankidetza Proiektuak diruz laguntzeko, %30 Kuba eta Sahararen senidetzeak sustatzeko eta %5 larrialdietan laguntzeko.
Dirulaguntzen helburua da proiektuak beste hainbat erakunderekin batera finantzatzea. Proiektuak “Herrialde pobretuetan edo garatzeko bidean dauden herrialdeetan” gauzatzen dira eta giza-garapena sustatzera bideraturik egon behar dute, ondoko ataletan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa edo azpiegiturak, horiek hiri nahiz landa komunitateei onura ekartzen ahal dietenean, baldin eta komunitate horien eta beren ordezkarien parte-hartze aktiboa ekartzen badute berekin, haiek proposatu, kudeatu eta gauzatzean. Horretaz gain, ingurumen inpaktuari eta baliabide naturalen erabilera iraunkorrari bereziki begiratzea ere eskatzen zaie proiektuei.
Aurreko urteetan bezala, Udalak 2011. urtean garapen-lankidetza proiektuak gauzatzeko dirulaguntza jaso zuten GKE eta elkarteen arteko topaketa antolatu du. Helburuak dira diruz lagundutako proiektuen berri ematea eta horien helburu diren eskualdeen arazo eta egoerei buruzko sentsibilizazio-lana egitea.