Abesbatzen Zikloa 2014
Heme_2014
Martxoaren 15ean, 22an eta 29an 3 kontzertu eskeiniko dira Berriozarko Abesbatzen Zikloaren barnean. Aurten hurrengo abesbatzak entzuteko aukera izanen dugu: Garraldako ORREAGA abesbatza; Zizurko Zendearen ERRENIEGA abesbatza eta, azkenik, Berriozarko ELKARREKIN abesbatza.
Hiru ekitaldiak Berriozarko Entzunaretoan eginen dira, arratsaldeko 7etan hasita. Sarrera bakoitzak 2 euro balioko du. Sarrerak kontzertua hasi baino ordu bat lehenagotik izanen dira salgai.
Zikloa Berriozarko Udalak eta Elkarrekin Abesbatzak antolatzen dute, Nafarroako Abesbatzen Federazioaren laguntzarekin.