Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Alkohola eta gainerako drogak hartzeari aurre egiteko 2014ko sentsibilizazio-kanpaina.

Heme_2014

Aurten “Control Alt Supr” goiburudun kanpainaren bidez, azpimarratu nahi dugu norberak egin beharreko kontsumoarenmank2014_kartela_txikia planifikazioaren garrantzia: kantitatea, maiztasuna, iraupena…edo, beste era batez esanda, nolako kontsumoa saihestu nahi duzun pentsatzearen garrantzia. Karteleko irudietan hainbat jarraibide agertzen dira: sabela beteta izatea edo alkoholik gabeko edariak tartekatzea, esaterako.

Kartel honetaz gain, ostalaritzako profesionalen praktika egokiak biltzen dituen dekalogoa banatu da herriko taberna, elkarte eta txosnetan. Izan ere, aisiguneetako langileek aukera ezin hobea daukate alkohola eta gainerako drogak kontsumitzeagatik sortutako arriskuen aurrean esku hartzeko eta, azken finean, arrisku horiek gutxitzeko.

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Kartelaren irudia

Volver arriba