Alkohola eta gainerako drogak hartzeari aurre egiteko 2015eko sentsibilizazio-kanpaina
Heme_2015
“Ez irentsi ematen dizuten guztia” leloan oinarritutako kanpainaren inguruko kartelak argitaratu dira aurten, buzoi baten irudiarekin lagundurik.
Honen helburua bikoitza da. Alde batetik, aipu egin nahi dio gazteen artean gero eta hedatuagoa dagoen bat-bateko eta gehiegizko kontsumoari (erabat mozkortu arte edatea). Praktika horrek kontsumoaren arriskuak handitzen ditu, epe laburrean alkohol gehiegi edateak intoxikazio maila igotzen duelako. Gainera, alkohola edatea bereziki kaltegarria da gure organismoa heltze prozesuan dagoenean (burumuina, gibela, e.a.).
Beste aldetik, kartelaren leloak gonbidapena egin nahi du alkohola eta drogen inguruan dauden mitoen inguruan hausnartzeko, egiazkoak diren ala ez.
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.