Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Alkohola eta gainerako drogak hartzeari aurre egiteko 2016ko sentsibilizazio-kanpaina.

Heme_2016

Gizarte Zerbitzuaren Mankomunitateko Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapain herrietako zaindarien omenezko jaiak direla-eta, Gazteriaren arloko hezkuntza taldeekin batera (Antsoaingo Harrobi eta Berriozarko Gazteriaren arloko Gizarte eta Hezkuntza Plana), drogen berariazko prebentziorako ekimenak bideratu dira.

Aurten, berrikuntza moduan, kartel lehiaketa egin zen kanpaina honetarako, kanpainaren ideia Antsoaingo eta Berriozarko gazteen artetik sor zedin. Nahiz eta lehiaketaren oinarrietako baldintzak betetzen zituen kartel bakar bat ere ez zen jaso, Lantxotegi elkarteak antolatutako udalekuetan egondako neska talde batek hainbat lan aurkeztu zituen. Lan horietatik sortu da aurtengo kartela, “Nor da protagonista jaietan? Zuk zeuk erabaki” leloa laguntzen duena. Kartelean emotikono baten irudia ageri da, erabaki ezinik dagoena, parranda egitera ateratakoan egon daitezkeen hainbat aukeraren aurrean. Erabaki horiek hartzeko, garrantzitsua da informazioa edukitzea eta geure burua ongi ezagutzea; izan ere, hala errazagoa izanen baita gure mugak ezagutzea.

Kartel horiez gain, Antsoaingo eta Berriozarko etxabeetan, elkarteetan eta txosnetan eta Arrikurock jaialdian preserbatiboak banatu dira, sexu harremanak babesik gabe edukitzea drogen kontsumoari lotutako arrisku jokaera izan baitaiteke.

Kartela ikusi

Volver arriba