Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Amorru-kontrako 2016ko txertaketa-kanpaina

Heme_2016

UZTAILAREN 28an, 17:00etan, amorru-kontrako txertoa jarriko da eta 4 hilabete baino gehiagoko txakurren identifikazioa eginen da. Bi urteko epean txertorik jaso ez duten txakurrak txertatu behar dira (94-IX-19ko F.A. / 94-X-5eko NAO).

Eraman beharreko agiriak:
– Jabearen N.A.
– Txakurraren identifikazio-txartela (aldez aurretik egina badauka).
– Txakurrak lotuta eta muturrekoa jarrita eramanen dira.

Prezioak (BEZ barne):
Txertaketa eta identifikazioa: 40 €
Identifikazioa: 30 €
Amorru-kontrako txertaketa: 20 €
Jabearen aldaketa: 10 €

Lekua: Berriozar etorbidea 6, etxabea.

Volver arriba