Aniztasun sexualaren eguna Berriozarren
Heme_2015
Hurrengo igandean, ekainak 28, Aniztasun Sexual eta Afektiboaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Berdintasun Zerbitzuak hainbat ekimen antolatu ditu.
Nazioarteko egunaren aurreko astetik Ortzadarraren Bandera mugituko da Eguzki plazan. Bandera hori askatasunaren iruditzat hartzen da eta gay, lesbiana, transexual, bisexual eta querr pertsonen harrotasuna irudikatzen du. Udalbatzaren ekainaren 24ko osoko bilkuran nazioarteko egun honi buruzko manifestua irakurriko da.
Ekainaren 26an “Mi nombre es Harvey Milk” Zine Foruma eginen da Kulturgunean, arratsaldeko 19:30ean. Filma eman eta gero eztabaida sustatuko da.
Bestalde, Iruñeko manifestazioaren deialdia zabaltzen dugu, ekainaren 28an, 12:30ean, Autobus geltoki zaharretik abiatuko dena.