Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

ANSOAIN Y BERRIOZAR FIRMAN UN CONVENIO EN MATERIA DE SEGURIDAD

Heme_2011

Udaltzain-talde propioa duten Antsoain eta Berriozarko Udalek elkarlan, kooperazio eta koordinatzeko hitzarmen bat sinatu

ANTSOAIN ETA BERRIOZARKO UDALEK SEGURTASUN HITZARMEN BAT SINATU DUTE

zuten

joan den azaroaren 18an hiritarren segurtasun eta bide-segurtasun arloetan.

Giza baliabideak eta baliabide materialak konpartitzea du helburu hitzarmenak, hiritarren eta bide-segurtasuna hobetzeko; ikuspegi legalaren aldetik hitzarmenak Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legeak du oinarri.

Gogoratu behar da bi udal horiek elkarlanean aritu direla dagoeneko arlo honetan behin baino gehiagotan. Besteak beste aipatu beharrekoa da irailean burutu zuten bi ibilgailu hibridoen erosketa, erosteko prezioa merketzea ahalbidetu ziena.

Zalantzari gabe bi udalerrien arteko elkarlana jarraitu beharreko bide berri bat irekitzen du krisi garai honetan eta zabaldu beharko zen beste udalerrietara eta beste arloetara, baliabide publikoak konpartitzea dirua aurrezteko modu bat baita.

Argazkian bi Udaletako alkateak ikus ditzakegu: Antonio Gila (Antsoain) eta Xabier Lasa (Berriozar), udal bakoitzeko udaltzain-buruak ondoan dituztela.

Volver arriba