Ateak zabaltzeko eguna Urtxintxa Haur Eskolan
Heme_2016
Berriozarko Udalaren Urtxintxa Haur Eskolak ateak zabaltzeko eguna eginen du 2016ko martxoaren 3an, arratsaldeko 5:00etan. Berriozarko Udaleko Haur Eskolako proiektu pedagogikoa eta heziketa taldea ezagutu ditzazuen nahi dugu.
Gurekin elkartzeko gonbidapena 2016-2017 ikasturtean aurre-inskripzioak eginen dituzten familiei zuzendua dago, baita Eskolan dauden familiei ere.
Zuen zain egonen gara. Agur bero bat.
Eskolako Heziketa Taldea.