AZAROAK 25: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DEUSTEZTATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA.
Heme_2012
Herritarrak sentsibilizatzeko eta indarkeria erauzteko jarduerak.

“La igualdad elimina la violencia”
Modu kolektiboan Udalek eta Mankomunitateekhonako hau adierazten dugu:
• Indarkeria sexistaren gaitzespena, agerian eta ezkutuan dagoena, eta haren adierazpen guztiena, diskriminazioaren eta berdintasun ezaren ondorioak direnak.
• Gure konpromisoa, Administrazio Publikoak garen aldetik, indarkeria desager dadin neurriak hartzen jarraitzeko, gizartearen, ekonomiaren, politikaren, legegintzaren eta sentsibilizazio eta prebentzioaren arloetan.
• Gure elkartasuna erasoak jasan dituzten emakumeekin edota hildakoekin, muturreko indarkeria sexistaren biktimak izan direnak; eta gure laguntza haiei eta haien familiei.
Honengatik, herritar guztiak gonbidatzen ditugu, indarkeria gaitzestera eta konpromiso indibiduala zein kolektiboa hartzera, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko, azaroaren 25 egunaren inguruan antolatzen diren aktibitateetan parte hartuz.
Honela, ibiltzen jarraituko dugu eta elkarrekin aurrera joaten gizarte bidezkoago, demokratikoago eta berdintasunezkoago bat lortu arte.
Egitaraua ikusi