BAKARRIZKETA SAIOA: EUSKALDUNA NAIZ ETA ARRARO NAGO!
Heme_2012
Abenduaren 18an, asteartea, 20:00etan, Kulturgunean. Sarrera dohainik.
Barry Barrezek (Barry Manley) eta Baltziskuetak (Aitor Txarterina) hiruna bakarrizketa saio eskaintzen dizkigute Euskal Herrian Euskarazen eskutik. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen gainean arituko dira bi antzezleak. Horretarako, Euskaraz Bizitzearen esperientzia kontatzen dute bi umoregileek ordubeteko saioan.

“EUSKALDUNA NAIZ ETA ARRARO NAGO!”