Bake Epaitegia
Justizia
Bake Epaitegiaren eskumenak:
Jurisdikzio zibila:
- Adiskidetze zibilak, edozein muntatakoak.
- 90,15 euro arteko adiskidetze zibilak gauzatzea.
- Gai zibilez lehen auzialdian arduratzea, erreklamatutako kopurua 90,15 euro baino gehiago ez denean.
- Laguntza judiziala.
Zigor-jurisdikzioa:
Lehen auzialdian, honako falta hauek bideratzea, epaitzea eta gauzatzea:
- Mehatxuak, derrigortzeak, irainak edo laidoak, arinak badira, familiaren esparruan gertatzen direnak izan ezik.
- Ondasun higiezinak hondatzea (publikoak edo pribatuak).
- Xiringak edo bestelako instrumentu arriskutsuak abandonatzea.
- Legalki baimendutako gabeko ikuskizunetan animaliei tratu txarra ematea.
- Enbarazu egitea epaitegi bateko auzitegian, ekitaldi publikoetan, kirol edo kultura ikuskizunetan, jaietan edo jendetza biltzen den tokietan.
- Laguntza judiziala.
Erregistro Zibila:
- Jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak inskribitzea eta horien ziurtagiriak, baita bizi-agiriak ere, egitea.
- Ezkontza zibilen espedienteak.
- Norberaren izena Estatuko edozein hizkuntzatara itzultzea.
- Abizenak euskararen grafiaren arabera egokitzea.
- Abizenen ordena aldatzea.
Helbidea: Errekaldea kalea 4 behea p.k.31013 Berriozar (NAFARROA)
Telefonoa: 948 30 08 79