Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Bandoa

Heme_2016

Berriozarko Udala, Ezkaba mendiaren mantenu eta kontserbatze lanen barruan hilabete hauetan zehar pinu bakanketa bat burutzen ari da.

Hauek atera ahal izateko bide gehigarri bat egin behar izan da.Bide hori egin ahal izateko hogeita hamar bat arte kendu behar izan dira.

Udaletxe honek interesa izan dezaketen bizilagunen esku jartzen du arte hauen egurraz lote bat egitea.

Eskaera egiten duten pertsonak adina loteetan bananduko da egur guztia.Hauen esleipena zozketa bidez eginen da.

Baldintzak:

– Berriozarren erroldatua egotea.

– Familia unitateko eskaera bat aurkeztuko da.

– Egurraren aprobetxamendurako norberak bere baliabideak erabiliko ditu.

– Egur-lotea, asteburuan bakarrik atera ahal izango da.

Izen-ematea:

2016ko azaroaren 7tik 18ra, ( egun horiek barne ) astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara 012 telefonoaren bidez.

Volver arriba