Bandoa
Heme_2017
Berriozarko Udala mendi bakanketa egiten ari da hilabete honetan Ezkaba mendia mantentzeko eta zaintzeko. Hori dela eta, interesa duten auzokoei egur lote bat (epaitza) egiteko aukera eskaintzen die.
Eskaera egiten duten pertsonak adina lotetan bananduko da egurra. Esleipena zozketaren bidez eginen da.
Baldintzak:
– Berriozarren erroldatua egotea.
– Familia unitateko eskaera bat aurkeztuko da.
– Egurraren aprobetxamendurako, norberak bere baliabideak erabiliko ditu.
– Egur-lotea, asteburuan bakarrik atera ahal izanen da.
Izen-ematea:
2017ko ekainaren 13tik 16ra, (egun horiek barne) astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara, 948 012 012 telefonoaren bidez.