Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berdintasun Arloko XIV. Argazki Lehiaketako lehenengo sari orokorra hutsik gelditu da.

Heme_2015

Berriozarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatu duen “Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera” XIV. Argazki Lehiaketako lehenengo sari orokorra hutsik gelditu da.

Gobernu Batzordeak, aho batez, onartu du:

Lehena: Tokiko Gobernu Batzordearen 2015eko uztailaren 1eko erabakia berraztertzeko errekurtsoa baietsi. Aipatutako erabakian lehenengo saria eman zitzaion Kike Balenzateguiri “La igualdad cuesta” izeneko argazkiarengatik. Errekurtsoa baiesteko arrazoia izan da deialdiko arauak ez direla bete; izan ere, egiaztatu da argazkia ez dela argitaragabea eta Udalak ezin dituela izan jabetza eta eskubide guztiak.

Bigarrena: Berriozarko Udaleko Berdintasun Arloko XIV. Argazki Lehiaketako lehenengo saria hutsik uztea.

Volver arriba