Berrikilan Sozietatearen kontuak onartu dira 36.767,85 euroko aldeko emaitzarekin
Heme_2016
Ekainaren 22an Berrikilan Sozietate Publikoaren osoko batzarra egin zen. Sozietateak Berriozarko Kirol Instalazioak kudeatzen ditu eta Udalaren zenbait lokalen garbiketaz arduratzen da. Bilkuran 2015. urteko kontuen balantzea aurkeztu eta onartu zen: aldeko 8 boto (EHBilduren 6, Geroa Bai-ren 1 eta PSNren 1) eta abstentzio bat (UPN). Bileran ez ziren egon Daniel Cuesta (UPN), Arantxa Rios (PSN), Iñaki Bernal eta Teresa Burgui (IE).
Kontuen balantzea honakoa da: 36.767,85 euroko aldeko saldoa (%3,21). Diru sarrerak: 1.145.157.90 euro; gastuak: 1.108.390.05. Datuek azken 5 urteotako emaitzarik hoberena eman dute, sozietate publikoa osatu zenetik eta kirol instalazioen kudeaketa errekuperatu zenetik. Nabarmentzekoa da, bestalde, krisi ekonomikoa hasi zenetik instalazioko bazkideen kopuruan eman zen jaitsiera gelditzeko egin den ahalegina fruitua ematen ari dela.