Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berriozar etorbide osoa konpontzeko eta asfaltatzeko lanak

Heme_2016

P1080649Abuztuaren 22tik 25era Berriozar etorbide osoa konpontzeko eta asfaltatzeko lanak eginen dira, Gipuzkoa etorbidetik Auzo Zaharreko sarreraraino.

Lan horiengatik, langile eta ibilgailuen ziurtasuna bermatzeko, abuztuaren 22tik 25era ezinen da aparkatu Berriozar etorbidean, Gipuzkoa etorbidetik Errege Abelbidea kaleraino. Hortaz, zati horretan aparkatutako ibilgailu guztiak kendu beharko dira abuztuaren 21etik 22rako gauerdia baino lehen.

Lanek eragin handia izanen dute Berriozar etorbideko zirkulazioan, bi norabideko zirkulazio-etenak eginen baitira lanen arabera behar den unean eta iraupenez.

Ordezko bide hauek erabiliko dira:

  • Trenbidearen hegoaldera joateko: Intxaurdi, Askatasuna, Ardantzeta eta Probintzietako Errege Abelbidea.
  • Trenbidearen iparraldera joateko: irakasleen etxeak, eskolak, E2 enklabea, Goldarazena Etxea eta San Cristóbal Pentsuak. Auzo Zaharrerako sarrera Aitzoaindik.
  • Baratzetara joateko aholkua da egun horietan autoa Artiberri 2n uztea eta zurezko zubitik oinez heltzea.

Jakitun gaude ukitutako zerbitzuek auzoei eta erabiltzaileei eragozpenak sortuko dizkietela, baina kalea konpondu behar da eta zirkulazioa gutxien oztopatzeko datarik egokienak dira.

Guztiok ulertzea eskatzen dizuegu, helburua udalerria hobetzea baita.

Volver arriba