Berriozar Etorbideko 24. zenbakian zolaketa lanak egiteko dirulaguntza
Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko zuzendari nagusiak erabaki zuen, 2012ko abenduaren 31ko 1108/2012 ebazpenean, Berriozar etorbideko 24. zenbakian (maisu-maistren etxea deitua) zolaketa lanak egiteko beharrezko dirulaguntza ematea.
Aurrekontua, osotara, 172.141,20 eurokoa izanen da, horietatik 113.459,76 euro dirulaguntzakoak. Berriozarko Udaleko Hirigintza Arloa hasi da aurrekontua betetzeko beharrezko txostenen izapideak egiten.
Udalak ezin konta ahala bilera eta erreklamazio egin ondoren, azkenean gauzatu da irrikatutako dirulaguntza, urbanizazioko zolaketa posiblea eginen duena. Lanak bukatzean, ibiltzeko moduko gune egokia eta segurua izanen da Berriozar etorbideko 24 atariko auzokoentzat.