Berriozar etorbideko 24. zenbakiko ingurunea berrurbanizatzeko obrak
Heme_2013
HNVk, berrurbanizatze-lanen enpresa esleipenduna, egin beharreko lanak ikasturtea hasi baino lehen bukatu ditu.
Obra Berriozarko Udalak sustatu zuen eta honako lanak egin dira: batetik, inguruneko zirkulazioa berrantolatzeko zoladura berritzea, eskolako garraioa kendu eta gero oso zigortuta baitzegoen; bestetik, euri-urak biltzeko kolektore eta argien kanalizazio berriak egitea.
Lanak HNV enpresari esleitu zitzaizkion 119.520,73 euroren truke (beza barne). Kopuru hori lizitazio-kopurua baino %30 merkeago izan da. Enpresak 50 eguneko epea izan du lanak egiteko.
Berrurbanizazioa eskatutako epean egin da eta kostua 120.452,38 eurokoa izan da. Udalak kopuru horren %70 finantzatu du 2009-2012 Tokiko Inbertsio-Planetan.