Berriozar etorbideko argiak berrituko dira
Heme_2014
Berriozarko Udala Berriozar etorbideko argiak berritzen ari da, udalerriko zaharrenak, hain zuzen, duela 38 urte baino gehiago jarri baitziren. Ekimen honen bidez bi helburu lortuko dira: batetik, kalea hobeki argiztatzea, bestetik, energia kontsumoa nabarmenki murriztea Led teknologiari esker. Mota horretako argiak jarri ziren 2010. urtean Zortziko kalean eta emaitza oso ona izan da.
Lana 2014ko abenduaren 9an hasi zen eta urtarril honetan bukatuko da eta Montajes Eléctricos NOI L.S.A. enpresari esleitu zitzaion 115.662,96 euroren truke, BEZ barne. Larragako Merino Arregi da enpresa eraikitzailea. Gastuaren %70 Nafarroako Gobernuak ordainduko du.