[Berriozar-Ezkaba] Eliminatrail
Heme_2016
BKE-k eta Berriozarko Udalak Berriozarren abuztuaren 28an eginen den Berriozar-Ezkaba Eliminatrail lehen lasterketa antolatu dute. Mendi-lasterketa berri honek 5,7 km-ko luzeera eta 450 m-ko desnibel positiboa izanen ditu.Parte-hartzaileak taldeka lehiatuko dira. Kanporaketa bakoitzean soilik lasterkarien erdiak eginen du aurrera, finalean irabazle bakarra geratu arte. Irteera, helmuga eta egunean zehar eginen diren jarduerak Mendialdea ikastetxean kokatuko dira, Ezkaba mendiaren magalean.