Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berriozar Mila Kolorez margotuko dute datorren apirilaren 30ean.

Heme_2017

Berriozarko Udaleko Kultura eta Gazteriaren sailek “Berriozar Mila Kolore” izeneko Aire Zabaleko Topaketa antolatu dute.

milaPARTE HARTZEKO OINARRIAK:

1/ PARTE-HARTZAILEAK. Nahi duten artistek parte hartu ahal izanen dute, aurretik izena eman badute.

2/ IZEN-EMATEA. Izena emateagatik eta antolatzaileek emandako mihisearengatik 5 euro ordaindu beharko dira. Ondoko lekuetan eman ahalko da izena: Gaztegunean, 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera (bertan, ordainketa eskudirutan eginen da); www.berriozar.eus webgunean eta juventud@berriozar.es helbidean.
Izena emateko epea apirilaren 30ean bukatuko da, 11etan.

3/ EZAUGARRIAK. Egile bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izanen du, Berriozari buruzkoa eta nahi bezalako teknika erabilita. Obra sortzeko, edozein baliabide dokumental edo tekniko erabili ahalko da: argazkiak, collageak eta abar.

4/BALDINTZAK. Antolakuntzak 68 x 42 cm-ko mihiseak emanen ditu. Mihiseak zigilatuta emanen zaizkie parte-hartzaileei 10:00etatik 11:00etara Euskal Herria plazan. Obrak apirilaren 30ean, igandea, egin beharko dira 10:00etatik 17:00etara eta Euskal Herria plazako mahaian aurkeztuko dira 17:30etik 18:00etara.
Antolakuntzakoek freskagarriak jarriko dituzte parte hartzaileen eskura jardunaldi osoan, baita otamena ere 14:00etan. Hori guztia lehiaketa bertan behera geratu ez bada.

5/ LEHIAKETA BERTAN BEHERA UZTEN BADA. Baldintza meteorologikoengatik jarduera egitea ezinezkoa balitz, antolakuntzak lehiaketa bertan behera uzteko edo lehiaketaren baldintzak aldatzeko eskubidea izanen luke. Lehiaketa bertan behera geratu aurretik mihisea hartu ez duten horiei soilik itzuliko zaie izena ematean ordaindutakoa. Itzulketa egunean bertan eginen da. Aldaketa guztiak megafoniaren bidez jakinaraziko dira.

6/ ERAKUSKETA. Obra guztiak Kulturguneko aretoan erakutsiko dira maiatzaren 8tik 13ra eta Gaztegunean maiatzaren 15etik 20ra. Ekainaren lehenengo hamabostaldian margolanak jaso ezean, egileek obrei uko egiten dietela ulertuko da eta Berriozarko Udalak libreki erabili ahalko ditu obrak, erreklamazio edo kalteordainen inolako eskubiderik aitortu gabe. Antolatzaileek ez dute bere gain hartuko obren balizko kalte edo galeren erantzukizunik.

7/ HELEGITEAK. Lehiaketan parte hartzeak badakatza oinarri hauek guztiz onartzea eta antolatzaileek erabakitakoarekin ados egotea. Antolatzaileek oinarri hauetan aurreikusten ez diren kontu guztiak ebatziko dituzte.

Volver arriba