Berriozar Mila Kolorez margotuko dute datorren larunbatean, abuztuak 27
Heme_2016
Berriozarko Udaleko Kultura eta Gazteriaren sailek “Berriozar Mila Kolore” izeneko Aire Zabaleko Lehen Topaketa antolatu dute.
PARTE HARTZEKO OINARRIAK
1/ Parte-hartzaileak
Nahi duten artistek hartu ahal izanen dute parte, aurretik izena eman badute.
2/ Izen-ematea
Izena emateagatik eta antolatzaileek emandako mihisearengatik 5 euro ordaindu beharko dira. Bide hauetatik eman ahalko da izena:
– Gaztegunean 10:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.
– 636475425 WhatsApp zenbakian eta ikariari@hotmail helbidean.
Ordainketa eskudirutan eginen da. Izena emateko epea abuztuaren 27an bertan, 11:00etan, itxiko da.
3/ Ezaugarriak
Egile bakoitzak obra bakarra aurkeztuko du, Berriozarri buruzkoa, nahi duen teknika erabilita. Obra sortzeko, edozein baliabide dokumental eta tekniko erabili ahalko da (argazkiak, collageak eta abar).
4/Baldintzak
Antolakuntzak 68 x 42 cmko mihise zigilatuak banatuko dizkie parte-hartzaile guztiei, 10:00etatik 11:00etara, Euskal herria plazan.
Obrak abuztuaren 27an, larunbata, egin beharko dira, 10:00etatik 17:00etara.
Antolakuntzak ogitarteko eta freskagarri bana eskainiko dizkie parte hartzaileei (lehiaketa bertan behera geratu ez bada).
5/ Lehiaketa bertan behera uztea
Baldintza meteorologikoengatik lehiaketa egiterik ez balego, antolakuntzak lehiaketa bertan behera uzteko edo lehiaketaren baldintzak aldatzeko eskubidea izanen du. Izena ematean ordaindutakoa lehiaketa bertan behera geratu aurretik mihisea hartu ez dutenei soilik itzuliko zaie.
6/ Erakusketa
Obra guztiak Kulturguneko erakusketa-aretoan jarriko dira ikusgai, irailaren 14tik urriaren 1era.
Urriko lehenengo hamabostaldian margolanak jaso ezean, egileek obrei uko egiten dietela ulertuko da. Kasu horretan Berriozarko Udalak libreki erabili ahalko ditu obrak, erreklamazio edo kalteordainen gaineko inolako eskubiderik aitortu gabe. Antolatzaileek ez dute beren gain hartuko obrek jasotako balizko kalte edo galeren erantzukizunik
7/ Helegiteak
Lehiaketan parte hartzeak oinarriak guztiz onartzea ekarriko du, baita antolatzaileek erabakitakoa ere. Oinarrietan aurreikusi gabeko kontu guztiak antolakuntzak ebatziko ditu.