Berriozarko 2015eko Jaietako Kartela
Heme_2015
Ekainaren 24an Berriozarko Jaietako Kartel Lehiaketaren epaimahia bildu zen eta aurtengo sariak erabaki zituen. Aurtengo jaiak iragarriko dituen lana “Itzuliak eta itzuliak” izenekoa da, Susana Ibañez Freiria egilearena (600 euroko saria).
Herriko saria (300 euro) Eusebio Medina Ureñaren “Aros” izeneko lanak lortu zuen.
Haurren kategorian irabazleak izan dira Odei Etxeberria Justiciaren “Sagar dantza” lana eta Neike Martiartu barrosoren “Herriko jaiak – Fiestas del pueblo” lana.
Gainontzeko lanak:
Herriko egileen saria: Eusebio Medina. Kartela ikusi
Haurren kategoriako lehen saria: Odei Etxeberria. Kartela ikusi.
Haurren kategoriako bigarren saria: Neike Martiartu Barroso. Kartela ikusi.