Berriozarko 2016ko jaietako txupinazoa
Heme_2016
Jaietako txupinazoa nork botako duen erabakitzea alkatetzaren eskumena da. Hala ere, oraingo honetan, EH Bilduk eta Geroa Baik osatutako gobernu taldeak hartu du erabakia.
Aurten Berriozarko emakumeen kirola, bere osotasunean, goratu nahi dugu; hau da, kirola egiten duten neska eta emakume guztiak, bakarka nahiz taldeka, aisialdian edo lehiaketan; gizonen kirolarekin konparatuta, tamalez, baldintza okerragoetan egiten baitute, gizartearen laguntza eta esker onik gabe.
Horien guztien ordezkari, berebiziko emaitza lortuta aurten bigarren mailara igo diren Berriozarko Futbol Klubeko emakumeek piztuko dute txupinazoa.