Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berriozarko 2017ko Lantzeluze Krosa

Heme_2017

Maiatzaren 27an, Berriozarren Egunean, Berriozarko hogeita hamabigarren Lantzeluze Herri Krosa lehiatuko da (Antonio Vázquez Morenoren oroimenezkoa), Mendialdea Kirol Elkarteak eta Berriozarko Udalak antolatua. Irteera eta helmuga Euskal Herria plazan kokatuko dira.

Helduen lasterketa 10:00etan hasiko da. Aurten, lehenbiziko aldiz, bi ibilbide antolatu dira: 7,2 bat kilometroko Lantzeluze Krosa eta 4,5 kilometroko ibilbide herritarra. Aldez aurreko izen ematea (7 euro) Herri Krosa gunean egin daiteke, baita krosaren egun berean ere (10 euro), lasterketa hasi baino 15 minutu lehenago arte.

Haurren kategoriak jarraian aipatzen den moduan antolatu dira. Izen ematea maiatzaren 27an bertan egin ahalko da (3 euro).

Ordua Kategoria Adina
11:30 Benjaminaurrekoak 6-7
11:40 Benjaminak 8-9
11:50 Kimuak 10-11
12:00 Haurrak 12-13
12:20 Kadeteak 14-15

Argibideak: 646 244389

Kartela ikusi.

Volver arriba