Berriozarko DOINUA Musika Banda Moita dos Ferreiros-eko Banden Nazioarteko Topaketan.
Heme_2013
Berriozarko DOINUA Musika Bandak Moita dos Ferreiros-eko Banden Nazioarteko Topaketan parte hartu zuen uztailaren 16tik 21era. Moita dos Ferreiros Lisboako barrutian dago eta topaketan bertako bandak eta Carvalhais-ekoak ere parte hartu zuten.
Bidaiaren testuingurua musika taldearen XXV. urtemuga izan da. José German Antón Villafrancak sortu eta zuzendutako bandako musikariek bi kontzertu jo zituzten eta eskualdea ezagutu zuten: Lisboa, Erdi Aroko Obidos hiri gotortua, Vimeiroko bataila ezagutzeko zentroa, dinosauroen museoa, Moledoko hiri-eskulturak eta Lourinhako pattarra ekoizteko kooperatiba (mundu mailan garrantzitsuenetarikoa den jatorrizko izendapena).